EH Bilduk zuzendaritza eraberritu du eta, pronostiko guztiak apurtuz, Arnaldo Otegi berriz ere aukeratu dute horda abertzaleek, lider goren bezala. Gainerako hautagai guzti-guztiak suntsitu ostean, Otegik, bitxilore bati hostoak polliki-polliki kendu ahala, azaldu ditu koalizioaren lerro nagusiak. EH Bilduk “baikortasuna eta bizipoza” zabalduko dituela munduan barrena, “ezkerrak berezkoa duen alegrantziarekin”, dio Mandela zuriak. “Behin bizipoza lortuta, errotik eroriko dira matxismo kolonialista (ttak), ondoren arrazismo ilustratua (ttak), gero indar armatuak –salbu eta EH Bildu bozkatzen duten Ertzai kolektiboko agenteak– (ttak), gero Rafak Diezeken eta Kiliki Frexkoren ergatiboak (ttak), ananadun pizzak (ttak), alkoholik gabeko garagardoa (ttak) eta tofuzko hanburgesak (ttak)”.