Chill Mafiak disko berria plazaratu eta hiru ordu laurdenera Gabi de la Mazak karaoke-bideoak eginak zituen jada. Halere, jabetu da badagoela denborak murriztea, eta erabaki du musika taldeek euren lan berriak sortu aurretik jarriko dituela sarean haien kantak, alegia, de la Mazak egingo dizkiela abestiak euskal talde guztiei eta punto, zain egon behar izan gabe, zer egin ez dakiela. “Chill Mafia, Jota Martina, Kai Nakai, Merina Gris, Zetak, Su Ta Gar… bogan diren talde gazteekin harremanetan jarri naiz eta baietz esan didate, lasai egiteko haien disko berriak, nire bideoek gehiago petatzen dutelako haien bideoklipek baino”, esan digu De la Mazak. Abestiak berak eginda, gazte horiek zer dioten ulertuko duela dio, “kakaiñen baleude bezala kantatzeko manera hoiekin, ez dut ezer entenditzen”.