Más Móvil konpainiak iragarri du Ikastolen, Bertsozale Elkartearen eta Julian Iantziren akzioen gehiengoa erosi duela, enpresaren erroak Euskal Herrian are gehiago sendotzeko. Arantxa Tapia sailburuak begi onez ikusi du operazioa, “Euskadiko izena, izana eta sosa sustengatzen dituzten hiru zutabe nagusiak Euskadin geratuko direlako, saltzen ari garen gauza guztiekin gertatzen ari den bezala, Euskaditik Euskadira Euskadirentzako”. Ildo berean mintzatu da Koldo Tellituvic ere, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Crvena Zvezda saskibaloi taldearen estadiotik eman duen prentsaurrekoan: “Más Movilek ziurtatu digu konpetentzietan oinarritutako euskal curriculumaren alde egingo duela, eta lanpostuak mantenduko dituela, LABeko liberatuena barne. Oso pozik gaude”. Erabakiaren inguruko monografiko-dokumentala prest du jada ETBk: “Más Iantzi”, Iantziren amonak aurkeztuta.