Garapenaren izenean

Orain 25 urte motozerra batzuen gaueko txinpartek gure herriko historia modernoaren ekintza gogoangarrienetakoa osatu zuten Itoitzen. Arrakastatsua, ikusgarria eta justua izan zelako ekintza. Gauza asko aldatu da mende laurden honetan, baina natura porlanaz estaltzeko demak bere horretan darrai. Baztango Lekarozen 300 bat lagun bizi dira, inguru ederrean. Eta aurreko eta oraingo Nafarroako gobernuek Aroztegiako jauregia lau izarreko Palacio de Arozteguía Baztan Curio Collection by Hilton hotel bilakatu nahi dute, inguruan 226 etxebizitzako urbanizazioa, golf zelaia, fitness eta “spa-weelnnes” zonaldearekin batera. Garapenaren izenean. Zorionez, lehen bezalatsu, orain ere halako makroproiektuei aurre egiteko gorputza jartzeko prest dagoen jendea ez da falta.

Argazkia: Arkaitz / Ekinklik argazkilariak
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.