Korapiloa

Lotu, heldu, korapilatu mihia. Ez dezala ihes egin, ez dezala tarte txiki bat ere topatu non libre mugitu daitekeen. Ez dezala dastatu, inoiz, askatasuna. Lotu, heldu, korapilatu mihia. Domestikatu. Esan dezala bai, beti bai eta ados nago. Ados nago, nitaz-gutaz ematen duzuen irudiarekin, ados. Ados nago zuen begiradak nitaz esaten duenarekin. Ados nago gu fikzionatzeko duzuen modu horrekin, era horrekin.

Lotu, heldu, korapilatu mihia. Izan dadila fin, izan dadila baikor, izan dadila ni ez naizen hori, izan dadila beste batena, izan dadila beste batena, izan dadila beste batena: zurea, gizon. Beti zurea.

"Lotu, heldu, korapilatu mihia. Izan dadila fin, izan dadila baikor, izan dadila ni ez naizen hori, izan dadila beste batena, izan dadila beste batena, izan dadila beste batena: zurea, gizon"

Zurea bada nire mihia, bai esango diot estereotipoari, baietz esango diot emakume pertsonaiei jazarritako lanei, kezkei, minei, nekeei. Beti zuretik, ez niretik, zurea bai da mihia eta bozgorailua, beti zurea.

Zuk ezarria korapiloa.

Hortzekin laztandu dut nire mihia, poliki, emeki, hortzekin laztandu dut korapiloa. Buelta eman diot, ezkutuan beti, intimitatean, ez dezala inork sumatu zertan nabilen. Kontuz! Ez dezala inork sumatu mihia askatzen ari naizenik. Hortzekin laztandu dut emeki eta krask! kosk egin diot korapiloa mantentzen zuen zatiari. Momentu katartikoa, odolaren zaporeak eztarritik behera ahots kordak laztantzen ditu, tripetara iritsi arte. Lasai nago, bai badakit, mihiak berriz hazteko gaitasuna duela. Nire amona Maritxuk irakatsi zidan hori.

Ezkutuan mantendu dut zauria, inork ez dezala sumatu zer egin dudan. Orain korapilorik gabeko mihi zauritu baten jabe naiz. Lasai nago, badakit mihiek berriz hazteko gaitasuna dutela, amona, zuk irakatsi zenidan hori.

Esango dudana, trakets esango dut. Oraindik ez bainaiz trebea. Oraindik hazten ari baita moztutako zatia. Oraindik korapiloaren oroimena gertu baitago. Esango dudana trakets esango dut, baina esan egingo dut:

Euskal Herrian egiten den fikzioaren %92a gizonezkoen buruetatik irteten da. Euskal Herrian sortzen diren pertsonaia femeninoen %92a gizonezkoek eraiki dituzte. Eta ez, aktore, zuzendari eta sortzaile bezala ez nago ados. Ez ditut gure sentitzen zuen erak, zuen normak, zuen formak.

Esan dudana trakets esan dut oraindik ez bainaiz trebea baina lasai nago, baidakit, mihiek berriz hazteko gaitasuna dutela. Nire amona Maritxuk irakatsi zidan hori.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude