M8a bezalako egun seinalatuan, Diario Fatxok urrats irmoa eman du emakumeen eskubideen alde. Gizonezkoen futbolari egunero eskaintzen dizkion 60 orrialdeetako bakoitzean, goi partean, xingola more bat jarri du, “zelaia berdea delako baina unibertsoa femeninoa”.

Webgunean ere izan du presentziarik M8ak. Horrela, “Canal Real Sociedad muerte al Athletic Club” ataleko argazkietan, morez margotu dituzte Realeko jokalarien marra urdinak. Arbitroaren kamiseta, aldiz, zuri-gorriz paratu dute “gauza batek ez duelako bestea kentzen eta beharrezkoa delako borroka guztien arteko transbertsalitate desarrazializatu eta dekoloniala”, DVko parekidetasunerako zisburuzagi Aingeru Mooncupak adierazi digunez.