“Hotza ez da sentipen psikologikoa besterik, beldurra baliatuz txertatu nahi digutena”, kexu da Magu Fontana filosofoa, The Independent egunkariak plazaratutako elkarrizketan. “Munduko Meteorologia Agentziak, CIArekin eta Bill Gatesekin elkarlanean, gure hirietako termometroak manipulatu eta datu nahasgarriak eman ditu hotz-beroaren inguruan. Zer esanik ez “elur” deitu duten asmakuntzari buruz. Amarrua da dena, herritarrak eskularru, lepoko eta txapelak jantzera behartu eta gure burua are gehiago ezkutatzeko”. Etxean sartuta nahi gaituztela dio Fontanak. “Ikusiko duzue, uda partean hedabide lerratuek beste zerbait asmatuko dute esklusiban, eguzkiak berotu egiten duela eta itzaletik ibiltzea komeni dela edo horrelako zerbait esanez. Haien plana argia da. Pentsatu, ez sinistu!”.