Plana egina dugu jada: goizeko 6:00etatik 9:00etara kirol apur bat egingo dugu, 9:00etan poteotxoa, 10:00etan sekulako otordua, eta eguerdiko 12:00etan kanpaikadak ospatuko ditugu. Mahatsik ez. Txanpainari hamabi zurrutada luze eta beste hainbeste kaka dosi are luzeagoak, eta listo, berriro kalera Etxetik atera aurretik, dena den, ohitura onak ez galtzeko, herritik herriarentzat sortutako eskola pribatuan lan egiten duen koinatari hots egingo diogu, sesio bila, besterik gabe. Gero, jada kalean, gudarako gertu, urte osoan kasurik egin ez diogun jendeari “urte berri on” esango diogu, txapel eta antifaz koloretsuak jantzi, Zetak-en kantekin lehertu arte dantza egin, eta arratsaldeko 18:00etan, tabernetako argiak piztean, koronabirusaz teoria magufoak kontatuko dizkiegu entzun nahi ez gaituzten guztiei.