Bere burua berrasmatu behar izan du Zentro Palentinoak ere: online taberna bihurtuko da Azokak iraungo duen egunetan. Data seinalatu horietan lortzen zuen urteko diru-sarreren %90, liburu eta disko pila saldu ondoren patrika bezala muturra berotzeko gogoz inguratzen baitziren euskal kulturako dibinitateak ostatura. “Noizbait lixiba zerbitzatzeko tentazioa ere izan dut, ea diferentzia nabaritzen zuten; dena edaten dute, den-dena”, dio Palentinoko langile batek. Aurten ordea, eztarriak siku egongo dira Durangon eta Palentinoak diru-galerak gutxitzeko “DAlentinoa” ekimena jarri du martxan. Webgune baten bitartez tragoak eskatu ahalko dira eta, etxera iristen direnean, bideo-deia egin ahalko dute bezeroek pixka bat mozkortuta egongo den euskal idazle edo musikari batekin. Elkarrizketa horretan hurbiletik ezagutu ahal izango du bezeroak ze gaizki dagoen asuntoa eta zergatik den inportantea sortzaile horrek publikatu berri duen lana erostea, inork putokasorik egin ez dion arren.