Donostiako Zubieta kalean agertu den zulotzarraz galdetuta ondorengoa erantzun du Euskal Trenbide Sareko buru Jon Mikel Zuloaga Sakonetak: “Hasieran itsasoko uraren eragina zela uste genuen, likido hark zeukan gazi puntuagatik, baina teknikariak berehala ohartu ziren ezetz, negar-malkoak zirela haiek, Urumeak ekarria bazter guztietatik”. Xabier Usabiaga, Africa Baeta edota Joseba Argüiñano kantuan jarri dituen ETB Maratoiari egotzi dio errua Trenbide Sareak. “Negar egiteko hamaika arrazoi zuen baina negar egiten ez zuen jendeak, negar egin du azkenean, negar ez egiteko eskatu diotelako. Ez dago jendeari zer egin behar duen esatea besterik, jendeak kontrakoa egiteko. Eta hori gertatu da ETBren maratoiarekin. Ez dakit bideoklipa ikusi duzuen. Kabroiek Xabier Madariaga bera era fitxatu dute, guztiok dakigunean tipo hori ikuste hutsarekin Euskal Herri osoko hoditeria blokeatzen duela etengabeko malko jarioak”, gaineratu du Zuloagak.