Marxismo martetarra

  • Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen bizitza gorabeheratsua berrikusiz. Bogdanov iraultzailea ez ezik, pertsonaia xelebrea ere izan zen: medikua, ekonomialaria, filosofoa eta Proletkult mugimendu proletario eta artistikoaren sortzaile eta ideologoa.

Aleksandr Bogdanov idazlea (ezkerrean), aspertu samar dagoela dirudien Leninekin (eskuinean) xake partida jokatzen, Maxim Gorki (erdian) begira dutela.
Aleksandr Bogdanov idazlea (ezkerrean), aspertu samar dagoela dirudien Leninekin (eskuinean) xake partida jokatzen, Maxim Gorki (erdian) begira dutela.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bogdanovek planeten arteko bidaia bat kontatu zuen Izar gorria-n, sozialismoaren onurak azaltzeko xedearekin, Lenin kamaradari testu epela iruditu zitzaion arren –hamaika ika-mika dialektiko eta filosofiko izan zituzten erbeste garaietatik, eta azkenean, Leninek alderditik bota zuen Bogdanov–. Liburuak istorio sinplea kontatzen du: Errusiara egindako bisita batean, giza itxurako infiltratu martetar batek “Lenni” izeneko militante iraultzaileari –ez dago azaldu beharrik noren trasuntua den pertsonaia hori– aitortuko dio Marten sistema sozialista bat ezarri dela. Iraultzak arrakasta izan zuen han duela mende asko; neurri batean, Lurrarenak baino egokiagoak ziren egoera historikoengatik.

Izar gorria-ren argumentutik gertu, Proletkult eleberriak hauxe kontatzen du: Nacun planetako Denni izeneko emakume estralurtar gazteak Sobiet Batasuna bisitatuko du sobietar iraultzaren hamargarren urteurrenaren ospakizunetan. Halaber, 1905eko Errusiako Iraultzaren eztandaren ondotik, Leonid Volotx boltxebikeak planeta hori bisitatu omen zuen, bai eta sozialismotik gertu zegoen gizarte ideal kosmiko bat ezagutu ere. Bada, Volotxen ustezko alaba da Denni, eta egun desagertuta dagoen aita Nacunera eramateko etorri da gure planetara. Bilaketa horretan, Izar gorria nobela aurkituko du aitak abandonatutako gauzen artean, izan ere, Leonidek Nacunera egindako bisita kontatu zion Bogdanov lagunari, eta gertaera horretan oinarrituta idatzi zuen hark Izar gorria. Bogdanovek ez du Denniren kontakizuna sinestsiko, baina lagundu egingo dio. Bidean, iraganean lagun boltxebikeak ziren eta egun kargu garrantzitsuak dituzten agintari sobietarrak aurkituko ditu mediku diharduen idazle ohiak.

Hala, nobelak detektibe-kutsua izanagatik ere, iraultza sobietarrak bere lehen hamarkadan egindako ibilbideari buruzko hausnarketa biltzen du: batetik, Bogdanoven garai iraultzaileko eta erbesteko oroitzapenen bidez; eta bestetik, kamarada zaharrekin izango dituen solasaldien bitartez. Ondorioz, nobelan errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak lausotu egiten dira. Finean, Wu Mingek iraultza erreal baten inguruko gogoeta egin nahi du, Bogdanov ardatz hartuta. Horrekin batera, errebolta horretan kulturak zein funtzio bete behar duen aztertu nahi du, benetako kultura proletarioa eta iraultzailea sortzeko.

Kultura berri bat

Marxismoaren arabera, kultura klase sozial menderatzaileari lotutako egitura handiaren zati bat da. Hala, Tsarren Errusian, aristokrazia elite intelektuala zen eta langileak ikasle gisa hartzen zituen, baina langileriak boterea lortzean, kultura berri bat sortuko zen, zeinak lehengo erregimena ordezkatuko zuen.

Kultura proletario berri hori gidatzeko, hau da, langileek arte eta politika berriak sor zitzaten, Aleksandr Bogdanov eta Anatoli Lunatxarski filosofoek Proletkult sobietar arte-erakunde esperimentala eratu zuten Petrogradon –gaur egun San Petersburgo– 1917ko iraultzarekin batera. Erakundearen oinarrietako bat autonomia zen, alderdi komunistaren atzapar ahalguztidunetatik urruntzeko asmoz. Sergei Eisenstein zinegileak eta Maxim Gorki nobelagileak, besteak beste, abangoardiako erakundearen teoria bereganatu eta praktikara eraman zuten. “Genio handiak beti borrokatu dira askatasun sortzailearen alde, eta mezenen exijentzien eta klase menderatzailearen zentsuraren aurka borrokatu dira. Horregatik Shakespeare, Puxkin, Dante ez dira burgesiarenak, ezta lur-jabeenak ere, gureak dira!”, dio Lunatxarskik Proletkult eleberrian.

Bada, kultur erakundeak izugarrizko arrakasta izan zuen: hezkuntzako komisariotzaren funtsen herena jaso zuen, eta 84.000 afiliatu eta milioi erdi jarraitzaile izan zituen. Ikonoklasia, futurismoa eta konstruktibismoa oso errotuta egon ziren antolakundean, eta azkenean desegin egin zen alderdiko indar ortodoxoenen mesfidantzaren ondorioz; Narkompros hezkuntza publikoaren administrazioaz arduratzen zen sobietar agentziak hartu zuen bere gain. Wu Ming literatur kolektibo italiarrak idatzitako liburuaren arabera, Leninen aburuz, Proletkult intelektual utopista burgesek zuzendutako mugimendu bat zen: “Anabasa intelektualisten eta kultura proletario deritzenen erabat aurka nago”.

Bogdanov alderditik atera zuten mediku aritzeko. Transfusio-zentro bateko zuzendari izendatu zuten, zeina aitzindaria izan zen nerbio-gaixotasunak sendatzen. Halaber, Bogdanov odol-transfusioen bidez gaztetasuna luzatzen saiatu zen, Izar Gorria nobelako martetarrek egiten zuten bezala.

Batzuentzat ameslari, beste batzuentzat utopista inozo. Bogdanov, agian, “marxista martetar” bat baino ez zen izan.

Wu Ming: narrazioaren piratak

Wu Ming 2000. urtean Italiako Bolonia hirian eratutako literatur kolektiboa da. Wu Mingek “anonimoa” esan nahi du txineraz, nahiz eta esanahi gehiago dituen, tartean, “bost gizon”. Taldea sasi-anonimoa izanagatik ere, taldekideen izen eta goitizenak ezagunak dira. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, eta kolektiboki eraiki dute beren ibilbide literarioa, taldekideek ez baitzuten aurretik literatur eskarmenturik. Hasieran Luther Blissett goitizenaz aritu ziren, eta ezizen horrekin sinatu zuten Q best-seller ospetsua. 2000tik aurrera baina, bosgarren kidea sartu zenean, izengoiti txinatarra aukeratu zuten, bai eta 54 eleberria idatzi ere. Taldearen literatur jarduna xede politikoak dituzten arrakasta handiko eleberri historikoetan gauzatu da.

Izaera kolektiboaren hautua taldearen nobeletan agerikoak diren printzipio politikoekin zuzenki lotuta dago. Lan horietan, halaber, komikiaren, musikaren eta zinearen eraginak ere nabarmenak dira, haien aburuz literatura ez baita herri-kultura baino arte jasoago bat. “Idaztea borroka politikorako modu bat da, ezbairik gabe. Gure poetika eta praktika narratiboak munduari buruz dugun ikuspegia islatzen dute”. Horretarako birjabetzaz eta berridazketaz baliatzen dira fikzioarekin solastatzeko asmoz; horren adierazle da Proletkult bera.

Taldekideak banaka ere aritzen dira. Bakarkako lan horiek taldean egindako best-seller historiko klasikoaren formatutik aldentzen dira, pop kutsuko metatestuak izaten jarraitzen duten arren; esaterako, taldeko bozeramaile Wu Ming 1-ek idatzitako New Thing (Gauza berria, 2004), zeina 1960ko hamarkadan kokatzen den, AEBetan: "Whiteman-en semea" goitizenaz ezagutzen den serieko hiltzaile batek eskubide zibilen alde dauden abangoardiako jazz musikariak erailtzen ditu.

Erakunde politiko guztietan bezala, gatazka ugari izan dira kideen artean. Entzutetsuena 2015ean gertatu zen, Wu Ming 5 kideak kuadrilla utzi zuenean: “Enpresa bat da”, salatu zuen. Bidean, Wu Ming 3-k ere militatzeari utzi zion. Erakundearen erantzun ofiziala: “Une jakin batean amaitu zen haiekiko sintonia. Familiarik onenetan ere gertatzen da". Jakinarazpen ofizial gehiago: www.wumingfoundation.com.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Boris Pahor hil da, holokausto nazia gordintasunez kontatu zuen idazle esloveniarra

Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.


Ia 80 urtez desagertuta egon den Louis-Ferdinand Célineren nobela bat argitaratu dute

Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Prima
Otsemearen haginkada

"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak

Ingelesez idatzitako literatura distopikoaren hiru obra nagusiak euskaratu ondoren, Tafallako argitaletxeak beste kolpe bat eman du liburu-dendako apalategian Margaret Atwooden Neskamearen ipuina argitaratuz, Zigor Garrok itzulita.


Eguneraketa berriak daude