Aimar Tirofijo Olaizola, Mikel Camarada Remigio Urrutikoetxea, Jokin Mono Jojoy Altuna eta Joseba Guzmán Ezkurdia askapen nazionalerako gudariak dira fikziozko telesail berriko protagonistak. Gidoilariek ukitu “latinoa” eman nahi izan diote pilotaren gatazkari, eta Sendero Luminoso taldeko buruzagiekin jarri dira harremanetan, argumentua aberastuko duten ideiak jasotzeko. Lehen atalean, lau gudariek PE(m) kolektiboa nola sortuko duten ikusiko da, eta haien lehenbiziko ekintza ere egingo dute: Xabier Euskitzeren etxera sartuko dira isilpean, hura dutxan kantuan ari dela baliatuz; artistaren ipurmasail ederren planoa ikusiko da orduan, eta hurrengo eszenan aulki bati lotuta agertuko da Peritz, odol arrastoa ezpainetan. Lau gudariek kamarari begiratuko diote eta Tirofijok hartuko du hitza: “48 orduan pilotari guztiek gure kausarekin bat egiten ez badute, mingaina ebakiko diogu isilik egoterik ez daukan burges txiki honi”. (to be continued)