Twitterren negazionista guztiekin eztabaidatzen aritzen den zure lehengusuak azaldu du oso haserre dagoela Suediako Akademiarekin, Medikuntzako Nobel Saria eman ez diotelako. “COVID-19aren kontu hau hasi zenetik ZIENTZIAren zabalpenaren alde egin dudan lan guztia eta gero, zein sarituko eta Hepatitis C birusa aurkitu zutenak. Nori inporta zaio birus hori orain?”, esplikatu du. Protestak oihartzun zabala izan du sare sozialetan zure lehengusuak dauzkan 72 jarraitzaileen artean eta horietako zenbait konspirazioaz hitz egiten hasi dira, 64 jarraitzaile dauzkan Egiaren Aldeko Esnatuak kolektiboaren Twitter kontuak “magufo” deitu dien arte.