Granada futbol klubak, “Altsasukoak aske!” kamiseta erakusteagatik Unai Etxeberria jokalaria taldetik bidali ostean, Sergi Enrich eta Antonio Luna fitxatzea erabaki du. “Etxeberriaren hutsunea betetzeko, futbolean ez ezik herrigintzan ere trebatuak diren jokalariak fitxatu nahi genituen”, azaldu du Granadako presidenteak. “Salva Ballesta, Ruben Castro eta Roman Zozulya ustezko putonazia ere zerrendan genituen, baina azkenean bi hauek kontratatu ditugu. Aurki bazkide kanpaina jarriko dugu abian, eta jokalariok arte eszenikoetan duten esperientzia baliagarria izan daiteke spot fresko eta birala grabatzeko, gainerako aktoreen oniritziarekin ala gabe, horrek bost”. Granadako kirol prentsak futbolariek klubari egingo dioten ekarpena nabarmendu duen bitartean, gipuzkoar kazetariak jada hasiak dira esaten ba agian duela lau urte Enrich apur bat pasa zela eta txor txor txor, ahaztuta-edo “kirolarien bizitza pribatua, pribatua dela”.