Biziarteko zigorra konponbideari?

Ipar Euskal Herrian barna antolatu 24 elkarretaratzeetan ehunka lagunek erantzun zioten Bakegileen deiari. Jon Kepa Parot, Frederic Haranburu Xistor eta Jakes Esnal 30 urtez espetxean badira ere, hiruei baldintzapeko askatasuna ukatu diete. Bake prozesurik ez den bake prozesu honen adibide ankerrenetako bat. Frantziak konponbideari ezarritako blokeoa hain da agerikoa ezen lehendakari batek ere parte hartu zuen Baionako Suprefeturako sarreraren hormatze kolektiboan. Jean Rene Etxegarairen hitzak aski argigarriak dira: “Euskal presoentzat heriotza zigorra berrezarri du Frantziak, jite politikoko ekintzak leporatuko ez balizkiete, izanen ziren aske”.

Argazkia: Patxi Beltzaiz
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.