Euskal aireportuak kinka larrian daude COVID-19ak eragindako egoera dela eta: askoz jende gutxiagok bidaiatu du hegazkinez Euskal Herritik kanpora eta etorri direnen kopuruak ere beherakada handia jasan du. “Barne-turismora bideratuko ditugu gure ahaleginak”, azaldu dute euskal aireportuetako buruzagiek. Loiu-Hondarribia hegaldia izango da norabide berri horren erakusgarri nagusia: “Bizkaitarrek ere eskubidea dute Donostialdeko pintxo-eskaintzaz gozatzeko auto-pilaketarik jasan gabe. Pentsatzen baduzu, logika handia dauka hegaldi horrek”, esplikatu dio Beranduegiri, logikoki izena eman nahi ez duen ordezkari politiko batek.