Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, haurrak eskolara plastikozko poltsetan sartuta bidaliz gero, ikasturte berrian COVID-19az kutsatzeko arriskua %95 gutxituko da. Joan den astean EAEko Gobernuak aurkeztutako protokoloa neurri honekin osatuko da eta Europan aitzindari izan nahi du. “Poltsak erabat hermetikoak izatea da gakoa”, Murgak azaldu duenez. “Horrez gain, plastiko gardenez eginak izatea iruditzen zaigu egokiena, ikasleek arbela behar bezala ikus dezaten”. Kazetariek agertutako zalantzei erantzunez, Murgak esan du badakitela haur batzuk poltsa barruan ito daitezkeela. “Esan nuen abuztu hasieran, egoera honetan jendea hil egiten da, zer egingo zaio”, gaineratu du.