“Bortxaketaren ministerioa”

Frantziako Estatuko mugimendu feministak kalera atera dira uztailaren 10ean. Haserre, suminduta Macronek osatu duen gobernu berriko bi kiderekin. Justizia ministro Eric Dupond-Moretti abokatua izango da, duela hilabete “emakume batzuek, kaletik doazenean, faltan somatzen dute gizonek txistu egitea” zioen berbera. Eta Frantziako gobernuaren postu garrantzitsuenetako bat –Barne ministroa– Gerald Darmaninek okupatuko du, 2018an emakume bat bortxatu izana leporatuta prozesatuta dagoen gizona. Irudian: Parisko udaletxearen aurrean protesta.

Argazkia: Francois Mori
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.