Kolonialismoa, hemen eta orain

Uztailaren 1ean mundu zabalean protestak izan dira Benjamin Netanyahuren asmo kolonialista berrien aurka. Horien arabera, aurretik okupatu eta kolonizatutako Zisjordaniaren % 30 inguru ofizialki Israel izatera pasako litzateke. Apartheidaren enegarren luzapena. Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Erromako Estatutuaren arabera, gizateriaren aurkako krimena bada ere, nazioarteak beste alde batera begira jarraitzen du, AEBen hitzari men eginez. Beasaingo CAFeko enpresariak bezala, koloniak elkartu eta bazterketa handituko duen tranbia pertsonen oinarrizko eskubideen gainetik jarrita. Irudia: Rafah, Gazako Zerrendan.

Argazkia: Ashraf Amra / Zuma Press
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.