Osasun eskubidea konfinatuta Gazan

Axier Lopez
0

Visualizing Palestine kolektiboak egindako infografia hauek Osasunaren Mundu Erakundearen datuetan oinarrituta daude, Gazan konfinatuta bizi diren bi milioi palestinarri –horietatik 1,4 milioi errefuxiatuak dira– osasun eskubidea ukatzen dielako Israelek.

Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauek eta nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten dute osasun fisiko eta mentaleko ahalik eta mailarik altuena izateko eskubidea. Indar okupatzaile gisa, nazioarteko zuzenbidearen arabera, Israel behartuta dago palestinarren osasunerako eskubidea bermatzera. Bai, badakit, legez kanpoko okupazio armatua eta okupatuen osasunarekiko kezka esaldi berean, ez dute ondo errimatzen, ezta?

Baina errealitatea hain da gordina, munduan den aire zabaleko kartzelarik handienean, ezen sionisten basakeria betikotzen laguntzen dutenek ere ondorengoa onartu behar izan duten pandemia garaiotan: “Gazan koronabirusak bereziki bortitz jotzeko arrisku handia dago, bere osasun sistema huts egiten ari baita munduko eremu jendetsuenetako batean”.

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA