Koronabirusaren krisia dela-eta, komuneko papera agortzen hasi da supermerkatuetan eta fenomenoak eztabaida sutsua eragin du zientzialarien artean. Zergatik gertatu da hau jendeak apokalipsia gertu dagoela uste duenean? Garbiñe Segura adituaren ustez, garrantzitsua da egoera larrienetan ere gorputz atal guztiak ondo garbituta edukitzea: “Horrek gorputzeko atal guzti-guztiak esan nahi du, ulertzen?”. Baiezko erantzuna jaso arren, zehaztu nahi izan du: “Uzkia ere garbi eduki behar da, beti, baita egoera larria denean ere”. Bestelako iritzia du Jon Kanpaitegi EHUko soziologia irakasleak. Bere ustez, etxean konfinatuta egoteak gizon zuri heterosexualen artean masturbazioranzko lerratze progresiboa ekarriko du eta horri aurre egiteko prestatzen ari dira familiak. Tesi hau konfirmatuz, “nire umeak etxeko toallak nazkagarri utziko dizkit bestela” esplikatu dio emakume batek Abadiñoko gure korrespontsalari Eroskiko aparkalekuan, autoa komuneko paper paketez gainezkatzen zuen bitartean.