Etxean 24 orduz bakarturik, elkar hiltzea helburu duten seme-alabekin egun osoa, kirolik gabe, tabernetara ezin joan, kaka egin ostean ipurtzuloa garbitzeko paper zentimetro bakoitza mugaraino zukutu beharra… 26 urterekin Santiago Bidea egin edota asteburuan karabana hartu eta Luz Ardidenera bidaiatzeagatik euren burua abenturazaletzat zeukan guraso askori jasangaitza egin zaio egoera. Konponbidea Ebay-n aurkitu dute koronabirusaz kutsatutako mukizapiak norbaitek salgai jarri dituenetik. “Zintz egin, Osasunbideko telefonora deitu eta ale! Izorratuta, futbolarik gabe, bakarrik, baina pozik”, idatzi du artikuluaren iruzkinetan lehen erabiltzaileak.