Geologian ere aditua den Julian Iantzi filantropo eta bidaia-agenteak “Amiantour” pakete turistikoa sortu du, nahi duen orok “Zero zonaldea” bertatik bertara ezagutu dezan. Autopistatik hasi eta goiko puntaraino, audifonoetatik azalpenak ematen joango da Iantzi, tartean behin atseden hartuz berarekin selfie bat atera nahi duenak lasai-lasai egin dezan. Babes-neurririk gabe egingo dute goruntz gainera, zabor-mendian gora gidari lanak egingo dituen Gailurra Xtreme-ko Ibon Gaztañazpirekin batera. Euskal oasiaren onurak ezagutzera emateko egiten dutela adierazi du Iantzik, El Conquistador del fin del mundo saio internazionalistaren grabaziotik bueltan, Karibeko hotel bateko piszinatik.”