EAJk irabaziko lituzke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hurrengo hauteskunde autonomikoak Gizoker etxeak urtarrilean egindako inkestaren arabera. Alderdiko hainbat kidek diru publikoa beraien enpresetara desbideratu zutela argitaratu ostean egin da inkesta, eta aditu guztiak bat datoz: faktore horrek EAJren aldeko boto-asmoan eragin positiboa izan du. “Osakidetzako iruzurrarekin ikusi zen, De Miguel auziarekin ere bai; eta Alonsotegi, Balenciaga edo Montairekin ere gauza bera: ustelkeria non, botoen gorakada han”, azaldu du Iker Listorreta soziologoak. Tendentzia hori ez da oharkabean pasa EH Bildurentzat eta, ahal duten neurrian, gobernatzen duten lekuetan “pixka bat eskuluzeago” izaten saiatuko direla adierazi diote koalizioaren gertuko iturriek Beranduegiri.