Urtero bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalak ilusio handiz idatzi dio Olentzerori gutuna eta Eusko Jaurlaritzako iturriek baieztatu dutenez, dagoeneko Iñigo Urkulluren bulegora iritsi da. “Bai, Olentzero ere gu gara”, azaldu du Jaurlaritzak. “Zer uste zenuten ba?”. Beranduegik jakin ahal izan duenez, Confebaskek datorren urterako eskatu dituen oparien artean langileak gogorrago astintzeko burdinazko kateak eta kremaileradun galtza batzuk daude, azken hauek sindikatuekin negoziatzera esertzean zakila mahai gainera ateratzea errazteko. “Ia zergarik ez pagatzeko politikaren bat ere eskatu nahi zuten”, azaldu dute EAEko gobernuko iturriek. “Gogorarazi behar izan diegu hori dagoeneko oparitu geniela”.