argia.eus
INPRIMATU
Nire partez
Uxue Apaolaza Larrea 2019ko abenduaren 10

Biziraupenaren prezioa egunero ordaintzen dugu. Kuadrillan, familian… eta, noski, lanean. Gure feminismoa kudeatzen dugu urdailari kolpeka. Feminista jatorrak gara, umoretsuak eta den-dena testuinguruan jartzen adituak, ez dugu giro txarrik sortzen, batzuetan, nekatuta, irribarrea esfortzurik gabe ateratzen zaigu. Isilpean gordetzen dugu unean-unean komeni zaigun gure alderdia, eta ia une guztietan dago ezkutatzea komeni zaigun alderdiren bat.

Batzuetan, ordea, urdailak ezin dio kolpeari eutsi, eta Exorzista-ko neska bilakatzen gara. Hori onenean, gehienetan, diskrezioa eta diskrezioa, eskerrak urdailarena metafora bat den, inpotentziazko prozesuetan barna gure txikitasunaren mugak gorputzean sentitzen ditugu.

Etxeratzean, zer tontakeria, inguruan ez dugun konpainiaren bat bilatzen dugu, besteak beste, Irantzu Varelaren El Tornillo-ko bideoak. Eta barrez lehertzen gara (edo izoztu). Etxean, azkenean. Ez datoz garai onak beren ezezaguntasunaren alderdi handi bat eman dutenentzat. Antolatutako kolpe kolektiboek beren masailetan joko dute, ari dira dagoeneko; nirearen partez jarritakoetan. Eskerrik asko, aldez aurretik.