argia.eus
INPRIMATU
Pentsamendu sinbolikoa lepoan
  • Calafell herriko Foradada kobazuloan (Tarragona, Katalunia) ikerlariek pieza bitxia aurkitu dute: duela 39.000 urteko eguzki-arrano baten erpe zatia, apaingarri modura erabili zutena.

     

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko azaroaren 13a
(arg.: Antonio Rodriguez-Hidalgo)

Châtelperroniar garaikoa da, hau da, neandertal kulturaren azken aldikoa, eta lepoko baten alea zela diote adituek. Antzeko beste pieza batzuk ere aurkitu dituzte lehenago, neandertalek ere pentsamendu sinboliko konplexuak zituztela frogatuz.

Lehen pentsatzen zen apaingarriak Homo Sapiensen kontuak zirela eta neandertalgo gizakiak imitazioz hasi zirela halakoak erabiltzen. Pieza hauek, alez-ale, teoria hori iraultzen ari dira, abstrakzio sinbolikorako gaitasuna adierazten duten jarrera horiek neandertalek sortu eta gizaki modernoek kopiatu zituztela pentsarazten baitute.