Faxismoaren itzal luzea

Hego Europako faxismoaren ikur gorenetako bat –bestea italiar antifaxistek urkatu zuten duela 74 urte– lekuz aldatu dute lagun eta senideek lepoan hartuta. Frankismoaren beste arduradun nagusi batzuen albora eraman dute Francisco Franco Bahamonde. RTVE-k zuzenean eskaini du “ekitaldia”, ikur, mezu, meza eta oihu faxista artean, Espainiako demokraziaren ordezkariak begira daudela. Sorgor. Beste porrot baten irudia. 44 urtez faxismoarekiko loturak askatu ez izanaren ondorio.

Faxisten omenezko gurutzeak munduko handiena izaten jarraituko du, munduan antifaxistez betetako hobi komun gehien duen lurraldean.

Argazkia: Santi Donaire
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.