Zure izeba Mari Karmenek dagoeneko susmatzen duena konfirmatu du Nobel sariak ematen dituen Suediako akademiak: Literatura alorreko sarien irabazleak asmatutako idazleak dira, ez dira benetan existitzen. “Tokarczuk” abizena daukan idazle bat asmatzea izan da aurtengo erabakia, deitura arraro horrek kazetari askoren susmoak piztu ditu eta hedabideen susmoak handitzen zihoazela ikusita, azkenik onartu egin behar izan dute idazleak asmatzen aritu direla azken urteetan. “Thomas Tranströmer asmatu genuenean, adibidez, pasa egin ginen eta baten bat moskeatu zen, baina jendeak ez du gehiegi irakurtzen, uste genuen inoiz ez zela egia jakingo. Sentitzen dugu”, esplikatu du akademiak. Albistea jakin ondoren, zure izeba Mari Karmenek ohar bat argitaratu du hurrengo Nobel saria Toti Martinez de Lezea edo Dolores Redondorentzat eskatuz.