Nekane Zuzentegi 43 urteko irakasle ordiziarrak depresioagatik baja hartu zuen joan den ostiralean, ikasturtea hasi eta berehala. “Aurten Azpeitian eman behar nituen eskolak, ezta? Eta denak zo-ra-ga-rri-a zirudien, ezta? Beraien artean euskaraz aritzen dira, jator-jatorrak ematen dute… altxor bat, ia inon aurkitzen ez den zerbait, ezta? Baina gero haietako baten Instagramean sartu nintzen, ezta? Eta, ez dakit nola esplikatu”, adierazi dio Beranduegiri malkotan lehertu aurretik. Euskaraz aritu arren ortografia-arau bakar bat ere errespetatu gabe, erdaratik hartutako kalkoak eta “kaixo” esatea bezain natural ateratzen zaien espresioa: “Pertsonalki pelau iteziat”. “Koldo Mitxelenak burua altxako balu!”, egin du oihu desesperatuta Zuzentegik, pilula lasaigarri bat hartu aurretik.