2006an lehen harria jarri zutenetik, Jose Luis Irastortzak egunero-egunero kritikatu ditu lanean dabiltzan obreroak, soinean daraman hesi horiaren atzetik beti. “Pagotxa da AHTren proiektua. Daukan atzerapenarekin, jubilazio urte ederrak izango ditut beste puska luze batean”, azaldu digu. “Horitxo [izen hori jarri dio hesiari] soinean eramaten dut beti. Zornotzan, Azkoienen, Bergaran edota Aramaion izan naiz jada, nire ezagutzak obreroekin partekatzen. Pena handia izango dut obrak erabat amaitzean, 2057an-edo. Jendeak uste du proiektu oso garestia dela, baina adinekoon ongizatearen alde egiten ari dena ez dago eurotan neurtzerik. Begira erraustegia, pfff, a ze mokordoa. Hesia hartu eta Zubietara joatekotan izan nintzen. Eskerrak ez nuen hemendik alde egin, bi egunetan eraiki dute”.