“Bai, ados, gure arbasoek matxupitxu fedebako gutxi batzuk akabatu, beste batzuk bortxatu eta ondasunak lapurtu zituzten, eta hori dena, bai, baina ostia, espainola erakutsi genien, eta horri esker, adibidez, gaur egun Real Madrilen partidetan Marcaren zuzeneko kontakizunak osorik jarrai ditzakete. Modernitaterako ateak zabaldu genizkien”, azaldu du Espainiako atzerri ministro Josep Elcanok. “Ez gara txikikeriengatik Mexikori barkamena eskatzen hasiko. Ez behintzat haiek barkamena eskatu arte Paulina Rubio, mariatxi eta telenobela jasangaitz horiengatik. Ezin duzue imajinatu zein gogorra den alderdiaren bazkari batera joan eta kubaten garaian jendea Iceta eta Odon Elorza rantxerak abesten hastea: ‘Mexiko, Mexiiiiiiiikoooo!’, ETB1en bizi osorako kontratua duen bibotedun hori bezala… puuuf”.