Artea irekita

Mundu honetan mugarik ezagutzen ez duen bakarra kapitala dela dirudi. Gainerako kontuentzat araudi, kontrol, debeku eta zentsura neurriak non-nahi eta nolanahikoak dira. Ikuspegi honen beste lagin bat erakutsi du Eusko Jaurlaritzak azken egunotan: urtean 12 kultur emanaldi egiteko muga ezarri nahi zien taberna eta areto txikiei. Zorionez, inorekin adostu gabeko dekretua iragarri bezain laster, kulturgileek osatutako Arteak Ireki plataforma abian jarri zen. Eta hara non, agintariek, aste gutxiren bueltan, atzera egin behar izan dute protestek eraginda. Larunbatean Arteak Irekiko lagunek Euskal Herriko hamaika herritan askotariko kultur adierazpenak kalera atera dituzte dekretuaren aurka. Protesta zena, garaipen zaporeko egun bilakatuta. Irudian: Ziakhus, Krudo eta R Selektah Gasteizko Orbain aretoan.

Argazkia: DosPorDos
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.