Dylan Denny-Stearn Inglis gaztea proposatu dute ARGIAko kazetari bipilek Ertzaintzarekin errelatore lanak egiteko, bi aldeen arteko hizkuntza-gatazka bideratzeko. “Ikusirik ertzainak ez direla gai euskara batuaz komunikatzeko, pentsatu dugu, agian, zuberera eta mandarinera ikasteko gai izan den mutiko honen bitartekaritzari esker gauzak konpon daitezkeela”, adierazi du, Twitter bitartez noski, Laster Zapelatz kazetari eta “Eh! Eh! K soy periodista” liburu autobiografikoaren egileak.

Polemikaz galdetutaz, bizikidetzaren, subiranotasun partekatuaren eta Euskadi auzolanean eraikitzearen alde, herritarrak euskaraz isuntzen eta jipoitzen Ertzaintzak egiten duen lan eskerga azpimarratu du Estopa Beltza de Herejia barne zail-buruak. ‘Euskara bantuaren alde, hauteskundeak orain!’, manifestazioaren amaieran oposizio politikoa oso zitriko azaldu da astekariaren proposamenarekin: “Azken 100 urteotan, ARGIAn ikusten ari garena, ETAren agenda baitha”.