Amarruen hiriburu

Urtebetez espetxeratu zuten Alfredo Ramirez txioak idazteagatik. Beste urtebetez izan da kartzelan Julen Ibarrola, errotuladorez kalean margoketa bat egiteagatik. Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu dituzte 2014 eta 2015ean inoiz gertatu ez ziren erasoak egiteko “materiala gordetzeagatik”. Espainiako polizia ohi bati etxean suzko 27 arma motz eta 9 luze atzeman dizkiote etxean, horietako batekin tiro egin zion familia baten baserriari. Poliziak ez du espetxea barrutik ezagutzen. Izan ere, Amurrion justiziak amarru ari du aspaldi. Irudian: amurrioarren ongi etorri beroa Ibarrolari igandean, espetxetik atera berritan.

Argazkia: Aitor Aspuru / Aiaraldea.eus
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.