Agripina Gaztea (K.o 15-59), Kaligularen arreba, Klaudio osabaren emaztea eta Neron ama, bere maltzurkeriagatik eta, besteak beste, senarra hiltzeagatik da ezaguna.
Baina Emma Southon historialari ingelesak haren biografia argitaratu berri du, bestelako irudia azalduz. “Diplomazialari eta politikari bikaina izan zen. Bere izenean agintzen utzi izan baliote, enperadore handitzat genuke, esaterako, Marko Aurelio bezala”.
Tazito eta Suetonio historialarien bidez izan dugu nagusiki Agripinaren berri, beti ustelkeriari eta gaiztakeriari lotua, baina, Southonen arabera, “soilik gizonezko boteretsuekin erlazionatuta aipatzen da testuetan, haien ekintzen menpean”.