Pistolarekin tiro egin zuen Espainiako polizia ohiak adierazi digu bere burua defendatu besterik ez zuela egin. “Mendian gaztainak biltzetik nentorren, eta bertatik pasatzera nindoala jakitun, baserriaren atarian mezu iraingarria jarri zuten jabeek: ‘Kontuz txakurra’. Urteetan sufritu behar izan dugu irain hori, eta bake garaiotan berdin jarraitzea ez da bidezkoa. Demokrata orok egingo lukeena egin dut, justiziaren eta elkarbizitzaren alde aletxoa jarri”. Armarik erabiltzeko baimenik ba ote duen galdetuta, mesfidati begiratu digu: “Herriko Santik, politikari sozial-demokratak, esan zidan polizia batek sekula ez diola polizia izateari utzi behar, are gutxiago arriskua edozein hesiren atzean gordeta dagoenean”.