Aldaketarik ez

Eguneko 13 ordu baino gehiagoko lanaldiak, jai egunak barne. Osagarririk ez opor, baja edo gauean lan egiteagatik. Prekarietatea ordainsari langile migratzaileentzat. Eta grebari ekin diote. Ez gara ari Almeriako “plastikozko itsasoko” egoeraz, Azkoienen gaude, Nafarroako Gobernuak diru publikoz lagundutako enpresa batean. Urtetan Nafarroako landa eremuan izan den gatazkarik handiena da Huertas de Peraltakoa. Eta momentuz, Aldaketaren Gobernuak patronalaren ildoa babestu eta gatazkak bideratzeko Barcinaren garaiko errezeta ezagunari ekin dio: Foru Poliziaren makilakadak. Izan langileentzat ala gune autogestionatu bateko kideentzat.

Argazkia: Jagoba Manterola (Foku)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.