Rey Juan Carlos unibertsitateak diruz lagunduta, bandera batek izan dezakeen erabilera anitzari buruzko ikerketa burutu du Beranduegik. Egiaztatu dugunez, Espainiako banderak balio du mukiak kendu eta epaitegiak barrutik doan ezagutzeko, haizerik ez badabil sukaldeko trapu gisa erabiltzeko, oporretan Andorra edo Suitzara eramateko, inauterietan demokrataz mozorrotzeko, puntx falta duen ezker indepearen ekitaldi bati su pixka bat emateko –literalki–,elefanteen eta ehiztarien uzkiak garbitzeko, Fuenterrabiako kaleak apaintzeko, Padilla toreatzailearen buru zatiak biltzeko, eta abar. Piperpotoan oinarrituta egin dugu ikerketa, baina kolore, trapu eta sentsibilitate guztietarako balio du.