“Amona duela zazpi urte hil zen, bera zen familiako azken elebakarra, ez zuen turkiera ikasi nahi izan eta beti kurdueraz mintzatzeko esaten zigun. Duela lau urte, berriz, nire lehendabiziko iloba jaio zen, familiako lehenengo turkiera hiztun elebakarra. Nebak ondo daki kurdueraz, amonarekin hazi zen, eta nortasun kurdua aldarrikatzen du, baina ez dio alabari transmititu. Oraintsu, berriz, ahizpa nagusiak semea izan du eta kurdueraz baizik ez dio hitz egiten. Lehengusuen artean ez dute elkar ulertuko”.