“Emaztearen eraginez, mendi ibilaldiak egiten hasi ginen Mendiak eta Herriak-ekin. Han ziren Felipe Uriarte, Xabier Erro, Martin Zabaleta! Nire heroiak, garai hartan. Euskaldunak ziren, gainera. Ahal nuen moduan egiten nuen haiekin euskaraz, eta okerrak egin arren, berdin onartzen zuten nire euskara. Handik lasterrera, Lesakako barnetegira joan nintzen”.