Lin Ton Taun taldeak komunikatu baten bidez iragarri du epaitegietara eramango dituztela Micro diskoa multinazional batekin publikatzeagatik iraindu zituzten pertsonak. “90eko hamarkadan gu saldutzat jo gintuzten askok txalotu dute orain Berri Txarrakek MTVren kontzertuan jotzea. Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditugu gure taldearentzat zeren, azken finean, gu pixka bat saldu ginen, baina ez dago konparaziorik”. Albisteak aztoramendua eragin du alderdi abertzaleetako eta euskalgintzako 40 urteren bueltako liberatuen artean. Epaitegietan galduz gero ordaindu beharko duten kopuruari buelta emateko crowdfunding bat abiatu dute “Kontraesanean libre!” lemapean.