argia.eus
INPRIMATU
“Y viva España”... edo Belgika... edo Italia...
  • 1973an Manolo Escobarrek Y viva España pasodoblea argitaratu zuen eta, orduz geroztik, Espainiako himno ez ofiziala bihurtu da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko urriaren 11

Baina abestia ez da espainiarra. Bi belgikarrek konposatu zuten Eviva España 1971n (Leo Caertsek musika eta Leo Rozenstratenek hitzak) eta Espainia turismo gune gisa goraipatzen zuen. Gainera, belgikarren lan horrek abesti zaharrago bat izan zuen jatorri: 1936ko gerraren urteetan Italiako faxistek falangisten alde konposatutako Arriba España.

Hori gutxi balitz, Manolo Escobarrek gaztelerazko bertsioa atera baino lehen, abestia nederlanderaz, alemanez, norvegieraz, frantsesez, danieraz eta suomieraz argitaratu zuten.