Izabako eredua Iruñera eramango dute


2018ko irailaren 02an
Izaba Erronkari bailarako herriik handiena da, udan mendia eta neguan eskia, turismoaz ere baliatuko dira proiektua ezagutarazteko (arg: Dani Blanco / ARGIA)
Izaba Erronkari bailarako herriik handiena da, udan mendia eta neguan eskia, turismoaz ere baliatuko dira proiektua ezagutarazteko (arg: Dani Blanco / ARGIA)Izaba Erronkari bailarako herriik handiena da, udan mendia eta neguan eskia, turismoaz ere baliatuko dira proiektua ezagutarazteko (arg: Dani Blanco / ARGIA)

Hirietako udalek prozesu konplexuagoak egin behar izaten dituzte energia burujabetzaren aldeko pausuak emateko; baina aukerak egon badaude. Iruñean, adibidez, udalak agintaldi hasieran eskura zituen aukerak aztertu, eta energia merkaturatzailea sortzea erabaki zuen.

Izabakoaren ostean, Hego Euskal Herriko bigarren udal energia merkaturatzailea izango da.  Hala ere, prozesua ez da erraza izan. Izan ere, energiaren merkatua esklusiboa eta aldakorra da, eta udalak administrazio egitura egokia bilatu behar izan du orain arte enpresa handiek kudeatu duten lan hori egiteko.

Izaba Erronkari bailarako herririk handiena da, udan mendia eta neguan eskia, turismoaz ere baliatuko dira proiektua ezagutarazteko (arg: Dani Blanco / ARGIA)

Horretarako, udal energia agentzia bat sortu dute. Pleno bidez onartu zuten hori, laukoaren aldeko botoekin, eta UPNren eta PSNren aurkaritzarekin. Udalak Energia Gara kooperatibarekin batera egindako azterketa batek erakutsi zuen agentzia hori sortzea bideragarria zela. Orain merkaturatzailea sortzeko bidean daude, eta 2019ko urtarrilerako eginda egotea aurreikusten dute.

Behin merkaturatzailea sortuta, elektrizitatearen merkatuan energia berriztagarria erosi eta hori erabili ahal izango dute. Udalaren lehenbiziko helburua izango da erakunde publiko gisa dituen gastuei aurre egitea, elektrizitate saltzailerik kontratatu gabe.  Hiriko argiteria eta eraikin publikoak hornituko dituzte.

Bigarren fasean, berriz, pobrezia energetikoa sufritzen duten familiei laguntzea izango dute helburu. Hala ere, energia guztiaren %20 soilik bideratu ahal izango dute arlo pribatura, sektore elektrikoaren legeak hori zehazten baitu. 2020rako gizarte-bazterketa egoeran dauden 3.000 edo 4.000 etxebizitza hornitzea espero dute.

Horrez gain, udalak Energiaren Plangintza aurkeztu zuen urtarrilean, hirian energia burujabetzan eta autonomian oinarritutako eredua ezartzeko helburuarekin. Horretarako, 22 neurri aurkeztu zituzten; horien artean etxebizitzetan instalazio fotovoltaikoak jartzeko inbertsioak handitzea, informazioa zabaltzea eta aurrezpena eta eraginkortasuna bultzatzea, besteak beste.

Gasteizen, aukerak aztertzen

Gasteizko Udalak ere bide beretik jotzea erabaki du. Otsailean ikerketa bat egin zuten, Energia Gara taldearekin batera, baloratzeko ea bideragarria den udal energia merkaturatzailea sortzea. Txostenak ebatzi zuen aukera egokia dela; hala ere, oraindik ez dute erabakirik hartu eta aztertzen ari dira.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude