Donostiak 100 puntutik 98 lortu ditu guztira TripExpert atariaren “Best places to piss in the sea” ranking entzutetsuan. Horrenbestez, Donostia munduko pissy guztien mapan egongo da aurrerantzean –turismoa pixa egiteko aukeren arabera antolatzen duten pertsonak dira pissy-ak, foodie-ak janariarekin bezala, baina txorrota luzeagoarekin–. Kontxako hondartza nabarmendu du TripExpertek: Michael Wang-Fitzpatrick webguneko kideak Donostiako uretan pixa egiteko esperientziaz honakoa idatzi du: “Ia olaturik ez dago eta Kantauri itsasoa izateko tenperatura  harrigarri epela da. Behin uretan, Santa Klara uharte zoragarriari begira jaitsi dezakezu bainujantzia: inguru honi begira, pentsatuko duzu urre likidoa jariatzen ari zarela”. Kontxan pixa egiteak  tradizio luzea duela ere nabarmendu du, Espainiako Maria Cristina erreginak Donostiako uretan hartu zituen arinduak gogora ekarriz.