“Munduko festarik onenetan” ere torturatzen da

Sanferminak munduan parekorik ez duten festak direla azpimarratu du Iruñeko alkateak, azken egunetan egindako elkarrizketa ugarietan. Baina, munduko jairik  “onenetan” ere, 2018an, bizidunak torturatzen eta hiltzen dituzte, botere publikoaren baimenarekin. Plazan, ehunka lagunen aurrean, jaietan zentralitatea emanez. “Ondo pasa dezaten” langileek eta señoritoek. Zezenek ez baitute bozkatzen. Irudian: Iruñeko Sanferminetan urtero torturatu eta hiltzen dituzten 48 zezenetako baten hilotza arrastaka ateratzen ari dira plazatik.

Argazkia: Aitor Garmendia – Tras los muros
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.