Txupina lehertzean erori da lurrera Neymar futbolari brasildarra, entzierro guztiak aurrealde-aurrealdean hasten dituen burusoil txikitoak belarrira putz egin eta gero. Santo Domingon gora larri  ibili da, zezen gorrixkaren adarrak bizkarrean, baina tinko eutsi dio bereari. Udaletxeko plazan maisuki egin die iskin Asironek gainera bota dizkion Aranzadi eta Ezkerrako zinegotziei.  Mercaderesen egin ditu txiribueltarik ikusgarrienak, korrikalarien artean zeuden espazioak baliatuta. Estafetan denbora izan du lurretik bueltaka zebilela Ahotsa.info-ko adituei BAR teknologia  kontsultatu zezaten eskatzeko. Ez zuten ezer ikusi. Literalki.