Hatz-markak, 4.000 urteko sinadurak

  • 1886an, Charles Darwinen lehengusu Francis Galtonek pertsona guztiek beren hatz-marka bereziak zituztela baieztatu zuen, eta bi marka berdin aurkitzeko probabilitatea ere kalkulatu zuen:  64.000 milioitik bat.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2018ko uztailaren 08a

Dena den, hainbesteko zehaztasunik gabe ere, Antzinarotik zen ezaguna hatz-marken ezaugarri bereizgarri hori. Duela 4.000 urte babiloniarrek kontratuak sinatzeko erabiltzen zituzten; transakzioen nondik norakoak jasotzen zituzten buztinezko oholetan aurkitu dira.

Antzinako Txinako buztinezko zigiluetan ere aurkitu dituzte. Eta XV. mendeko Pertsian ere gobernuko hainbat agiri ofizial hatz-markez sinatu zituzten.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Denboraren makina

Denboraren makina kanaletik interesatuko zaizu...
"Y viva Espa˝a"... edo Belgika... edo Italia...

1973an Manolo Escobarrek Y viva España pasodoblea argitaratu zuen eta, orduz geroztik, Espainiako himno ez ofiziala bihurtu da.


Ramen: atzoko beharra, gaurko moda

Tokio, 1945eko urria. Japonia errenditu eta Bigarren Mundu Gerra ofizialki amaitu eta hilabetera, hiriburuan merkatu beltzeko 45.000 postu inguru zeuden. Horietako askok janaria saltzen zuten, nagusiki “ramen” izeneko zopa edo eltzekoa.
 


Kaanul erresumaren hedapena zizelkatuta

Guatemala iparraldeko La Corona aztarnategian K.o. VI. mendeko harrizko aldare ikusgarria topatu zuten iaz, eta, orain, 1,20 metroko piezak zizelkatuta zeukan informazioa jakinarazi dute.


Mexiko 68ko sarraski zenbatezina

1968ko urriaren 2an, neurri demokratikoak eskatzen zituen ikasle mugimenduak deituta, jendetza bildu zen Mexiko Hiriko Hiru Kulturen plazan. Frankotiratzaile talde paramilitar batek 500dik gora pertsona atxilotu eta dozenaka hil zituen. Hamar egun geroago hasi ziren Olinpiar Jokoak.


Gizakiak egindako marrazkirik zaharrena

Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.


Bularretakorik ez zuten erre

Atlantic City (AEB), 1968ko irailaren 7a. 1969ko Miss America aukeratzeko ekitaldia egin zuten eta, kanpoan, New York Radical Women erakundeak deituta, 400 bat emakume bildu ziren lehiaketaren aurka protesta egiteko.


Azken afarian laranjarik ez

Asko izan dira Jesukristo eta hamabi apostoluen Azken Afaria mihisean jaso duten margolariak eta, horien artetik, mordo batek laranjak margotu zituzten mahai gainean: Jacopo Bassano, Juan de Juanes, Leonardo da Vinci, Daniele Crespi...

 


Egipto, 'Aigyptos' baino lehen

Antzinako greziarrek Egiptori Aigyptos esan zioten, eta erromatarrek, aldiz,  latinez, Aegyptus. Eta hortik dator Afrikako herrialdearen egungo izena.


Estelada argitara

Katalunia, 1918ko irailaren 11. Estelada, Kataluniako bandera izarduna, lehenengoz argitaratu zen inprimaki batean. What says Catalonia (Zer dio Kataluniak) izenburuko eskuorria zen, Lehen Mundu Gerra irabazitako herrialde aliatuei, nagusiki AEBei, ingelesez zuzendua.


Txerrikia debekatu, ekonomia eta ekologiagatik

Musulmanek eta juduek debekatuta daukate txerrikia jatea, Koranak eta Lebitarren liburuak jaso bezala.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude