Espainiako Kongresuan PSOEren zentsura mozioaren alde bozkatu ondoren, “ezker abertzalearen helburu historiko bat lortuta dago” EH Bilduren ustez. “Guk beti defendatu ditugu independentzia eta sozialismoa: bigarrena lortu dugu. Orain, independentzia” irakur daiteke koalizioak prentsari bidalitako ohar batean. Independentzia lortzeko beharrezkoa litzatekeen “eszenatoki demokratikoa” muntatzen hasteko ez dela asko falta ere azaldu dute, baina irailetik aurrera izan beharko duela: “Udako festekin-eta oso lanpetuta dabiltza eszenatokiak jartzen dituztenak eta pixka bat horren arabera”, koalizioko iturriek baieztatu dutenez.