Ezkabako ihesa, 80 urteren ondoren

Maiatzaren 22an bete dira 80 urte Europan inoiz izandako kartzela ihesaldi handiena gertatu zela. 1938ko egun hartan San Kristobal gotorlekutik Ezkaba mendiko mazeletan behera abiatzea erabaki zuten 798 lagunetik 200 inguru hil zituzten ehizakiak bezala. Asko, inguruko herrietako hilerri edo bide bazterretan lurperatuak izan ziren, argazkiko biak bezala. Urteurren egunean atera dituzte isiltasunetik Lenarotzen, herritar baten testigantzari esker: fusilatuak izan ziren tokitik 50 metrora lurra ematera derrigortu zuten. Hezurrak berreskuratzeko unean Antsoaingo lehen hezkuntzako gaztetxoak ere izan dira, oroimena eta bakearen inguruko programa baten baitan. Ereiten duguna baikara.

Argazkia: Idoia Zabaleta / Foku
Testua: Urko Apaolaza

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.